XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZAZPIGARREN YARDUNA Erdel-yaubearen idazti yatorretik, yardun au osoa kendu dot eta neure buruz ordaindu, edonoren eskuetarako irudi etxatalako.

Kendu dodaz ganera, esan zantar bat lelengo yardunean, amazortzi lerro irugarrenean, eta bi koma-tarte lau garrenean.

Kritikuak begirapena zor ei deutsoe yaubearen idazti yatorrari; nik ostera begirapena zor deutsot neure buruari ta irakurle euskaldunari.

Lazaro zori onaren gandorrean

NEURE burua ornidutxuago ikusi nebanetik, Salamanka-errira itzultzea erabagi neban, Tormes ibai-ertzera, yayo nintzan tokira.

Yainkoak argi egin eustan, eta bide obean ipiñi ninduan, itsu kaskarr-autsia nik arri-mutil-aurrean ipiñi neban baiño.

Alango zorionik eneiken gura, ez amestu bere.

¿Nok esan, nik isekaz osaba neritxon itsu gaizto a egizko osaba izango nebanik, eta ago betean gizagaxua beti betiko esango neutsonik?.

Olan yazo zan.

Salamankan zear niñoiala, itsu zoliak totelkeritik atara nindun uri atan, egun batzukaz ostatu batera batu nintzan, eta an izan neban, itsuaren loba bat urian egoalako entzutea.

Nire irakasle itsua zikoitz utsa zala esan bai gendun, kaltzerdi batzuen barruan dirutza andia itzita yoan ei zan mundu ontatik.

Aurreragokorik ez ta, loba au egin eban zorioneko dirutzaren yaube.